0
AMETS GAIZTO NIRE ARMAIRUAN
-5%

AMETS GAIZTO NIRE ARMAIRUAN

MAYER, MERCER

16,00 €
15,20 €
IVA incluido
Entrega en 24 - 48h hábiles
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2020
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9172-170-3
Estado:
Libro nuevo
Idioma:
Euskera
Páginas:
36
16,00 €
15,20 €
IVA incluido
Entrega en 24 - 48h hábiles
Añadir a favoritos

«Amets Gaizto nire armairuan» aitorpen batean oinarritua da: bere ikarak kontatzen dizkigu mutiko batek. Ikarak uxatzeko, armairuko biztanleari aurre egitea erabakiko du. Biztanle arrotz hori ordea, loa galarazten diona, ez da hain gaiztoa…
Umore eta samurtasun handiko ipuina dugu hau, inondik ere. Horrek egin du klasiko.

Mende erdi eta gehiago dituzte irudiek, eta belaunaldiz belaunaldi liluratu gaituzte munduko irakurleok. Koloreztatuak dira, indar handikoak, eta beldurra ez baina maitasuna sortzen du munstro gizajoak. Berak ere izaten baititu lo-galdu batzuk...

«Amets Gaizto nire armairuan» guztiz egokia da oherakoan argia itzaltzen duteneko piztia izugarriak ikusten dituzten haurrentzat... eta baita helduentzat ere!

---------------------------------------------------------------------

«Hona hemen klasiko baten berrargitarapena. Mercer Mayerren, estatubatuar idazle eta ilustratzaile emankorraren obra hau 1968an argitaratu zen lehenengo aldiz; irakurlea konturatuko da bere xarmaren puntu bat ere ez duela galdu.

Hitz gutxiko liburua daukagu hemen, baina oso ondo aukeratutako hitzak. Narratzailea protagonista bera da, gauean beldur den mutiko bat: bere armairuan Amets Gaizto bizi da. Lehenengo orrietan ikusten dugu umea ohean sartuta izuak hilda. Baina egun batean erabakitzen du munstroaz libratzea eta ilunpean, Amets Gaizto bere ohera gerturatzen denean, argia pizten du eta jostailuzko eskopetaz mehatxu egiten dio. Orduan ikusten dugu ondo munstroa: eskerga da, egia da, eta orban berdez zipriztindua, baina ume itxura dauka eta “pertsona jatorraren” itzelezko aurpegia. Munstroa maitagarria da eta bera da benetan beldurrez beteta dagoena.

Beldurraren beldurrez, munstroa hasten da negarrez ume txiki baten antzera eta protagonistak azkenik amore ematen du eta ohean sartzen du berarekin. Pozik daude biak ohean, eta lasai lokartuko dira, umeak jakin arren armairuan beste Amets Gaizto bat dagoela.

Beste hainbat liburutan egin duen bezala, egileak, liburu honetan, umorez eta ilustrazio xalo eta ederrez, hitz egiten digu beldurrak domestikatzeaz, “ohean sartzeaz”, beldurrei aurre egiteko adoreaz eta hain izugarriak ez diren izuen arrazoiez. Narrazio “terapeutikoa” eta aproposa beldurtiak diren umeentzat, eta baita beldurtiak ez direnentzat ere. Eta baita umeak ez direnentzat ere.»

Haur eta Gazte Literatura. Irakur Gida 2001, liburu oso gomendagarria, 30. orrialdea

Otros libros del autor

Artículos relacionados

  • AURPEGIA
    AURPEGIA
    RUBIO, ANTONIO
    Bost zentzumenen bidez aurpegiko atalak deskubritzeko poegrama berria duzue honakoa. Antonio Rubioren esanetan, «Ilargian kulunkantari» bildumako liburuki bakoitza begia hezteko eta belarria eztitzeko ariketa bat da. Lehenengo begiratuan soil-soila dirudien arren, haur txikienen interesguneetatik abiatu diren diseinua eta edukia ere, hausnarketa eta sortze-lan luzeko emaitzak ...
    Entrega en 24 - 48h hábiles

    9,50 €

  • LUISAREN GALTZAK -5%
    LUISAREN GALTZAK
    SUSANNA ISERN
    Luisa neskatila ausarta izanik, txikitatik, bidezkotzat jotzen zuenaren alde borrokatu eta emakumeen berdintasuna defendatu zuen. Emakumeak gona eramatera behartuta zeuden garaian bizi izan zen, nahiz eta askotan deserosoa izan eta askatasunez mugitzea eragotzi. Luisak egoera hau aldatzea erabaki zuen, galtzak janztea bezain erraza zen irtenbidea, baina ados al zeuden denak ber...
    Entrega en 24 - 48h hábiles

    15,90 €15,11 €

  • GAUZEN LEZIOAK -5%
    GAUZEN LEZIOAK
    PUERTA LEISSE, GUSTAVO
    Entrega en 24 - 48h hábiles

    24,95 €23,70 €

  • KAKA, PUTZA, PIXA. KOMUNERA JOATEKO GIDALIBURUA -5%
    KAKA, PUTZA, PIXA. KOMUNERA JOATEKO GIDALIBURUA
    SUSANNA ISERN
    Koalak bere urtebetetze festa ospatzen du. Bertan ez da ezer falta, jokoak, puxikak, janari goxoa, edariak… Primeran pasako dute! Baina beste behar batzuk ere kontuan izan behar dira… Komunera joateko hainbat arau jarraitu behar dira: azken momenturarte ez itxarotea (oso ondo pasatzen ari bazara ere) zerbaitek ihes egin dakizukelako, bukatzean komuneko ponpatik tiratzea, sartu ...
    Entrega en 24 - 48h hábiles

    15,90 €15,11 €

  • LIMOIA
    LIMOIA
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    «Ilargian kulunkantari" saileko ale bakoitza ariketa poetiko bat da "begia hezteko eta belarria goxatzeko", Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren, diseinuan zein edukietan, hausnarketarako eta sorkuntzarako.prozesu luze baten emaitza dira. Kantutegi tradizionalaren baliabideetan oinarrituta (errima, erritmoa, zenbaketa, errepikapena, metaketa......
    Entrega en 24 - 48h hábiles

    9,50 €

  • MARTINA FUTBOLARI -5%
    MARTINA FUTBOLARI
    SUSANNA ISERN
    Martina ilusio handiz hasten da bere eskolako futbol-taldean. Oso atzelari ona da, eta bere onena emateko prest dago beti. Baina lehen partiduaren ostean, taldeko kapitainak nabarmentzeko grina duela eta ez duela taldean jokatzen ikusten du Martinak, eta gainontzeko jokalariek ere ez dute parekotzat hartzen neska izate hutsagatik. Martinak beste futbol-talde bat sortuko du, ber...
    Entrega en 24 - 48h hábiles

    14,90 €14,16 €