0
BARKAMENA EXISTITUKO BALITZ BEZALA
-5%

BARKAMENA EXISTITUKO BALITZ BEZALA

TRAVACIO, MARIANA

19,00 €
18,05 €
IVA incluido
Consultar disponibilidad
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA EUSKERA
Año de edición:
2024
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9109-883-6
Estado:
Libro nuevo
Idioma:
Euskera
Páginas:
144
Encuadernación:
Bolsillo
19,00 €
18,05 €
IVA incluido
Consultar disponibilidad
Añadir a favoritos

Barkamena existituko balitz bezala eleberriak giza izaera, indarkeria eta justizia ditu muin. Gorroto trinkotuei eta haiekin loturiko mendekuei buruzko istorio bat da, western paisaien unibertso batean gertatzen dena, lur mortuetan aditzen diren pauso-hotsak inguruan. Kontakizunaren tramak mantso egiten du aurrera eta gauza askotarako denbora uzten du: lurraz gozatzeko, eguzki kiskalgarriaren pean ipar-haizearen bultzada eta izerdi-tanten jarioa sentitzeko. Kontakizunaren hasieratik susmatzen dugu tragedia hurbil dela, nahiz eta ezin dugun jakin nolakoa, zenbaterainokoa. Eta aurrera goaz, dena lehertzen den arte.
Istorioa klasikoa da beharbada, baina Mariana Travaciok sentsazio sare indartsua ehundu du unibertso oso bat eraikitzeko: sakon-sakona, soila irudituagatik, eta harrigarri eta lazgarria, Comala oroitarazten diguna, baita Juan Rulforen sinbolismoa ere.

«Gau hartan erruarekin jan genuen. Lehenbiziko aldia nuen. Erruarekin jatea goserik gabe jatea da, jate aldera jatea, jan behar delako, eta poliki murtxikatzea, amorruz, eta irensten ari zarenean pentsatzea badirela beste batzuk jada irentsi ezin dutenak, goserik ere sentitzen ez dutenak, nahiz eta han egon, errekaren ondoan.
Horrela jan genuen gau hartan».

Artículos relacionados

  • GORRIREN AUTOBIOGRAFIA -5%
    GORRIREN AUTOBIOGRAFIA
    CARSON, ANNE
    Gorriren autobiografia: nobela bat olerki lerrotan Herakles edo Herkulesen mitologian oinarrituta dago; zehatzago esanda, Estesikoro (K.a. 630-550) poeta grekoaren zati batzuetan. Heraklesen 10. lanaren gainekoak dira, zeinean Gerion munstro hegalduna bizi den uhartera joan, Gerion eta txakurra hil eta haren abere taldeaz jabetzen baita. Mitoa XX. mendera eta Amerikara ekarri e...
    Consultar disponibilidad

    17,50 €16,63 €

  • UZTAPIDE ETA XALBADOR -5%
    UZTAPIDE ETA XALBADOR
    ARISTI, PAKO
    Manuel Olaizola, Uztapide, Zestoan jaio zen. Fernando Aire, Xalbador, Urepelen. Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira. Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez. Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta ...
    Consultar disponibilidad

    23,00 €21,85 €

  • 19 KAMERA -5%
    19 KAMERA
    ARRETXE, JON
    Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza. Garai batean, meatzariek eta zamaketariek okupatu zituzten kaleak dira, errepublikarren ideien agerpenaren lekuko izan zirenak eta hainbat belaunaldiren askatasunerako eta dibertsiorako plaza. Gero etorri zen lokal askoren itxiera, heroinaren ag...
    Consultar disponibilidad

    21,50 €20,43 €

  • BARRASKILOEK BAINO BAT GEHIAGO -5%
    BARRASKILOEK BAINO BAT GEHIAGO
    LABAKA MAYOZ, ANE
    «Gurasoak gai ziren sentitzen zutenari eusteko, eta eusteko, eta eusteko, eta, azkenerako, niri ere amorrua habia egiten hasi zitzaidan ahots-kordetan. Arnasa falta nuela sentitzen nuen eta, unerik larrienetan, desesperatuki aritzen nintzaion ahokadaka inguratzen ninduen masa beltz likinari. Teilatupe hartako isiltasuna oihartzuntzen zitzaidan etengabe. Eta nik, nik zarata beha...
    Consultar disponibilidad

    13,00 €12,35 €

  • BEKATUA -5%
    BEKATUA
    LABANDIBAR ARBELAITZ, GOIATZ
    Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da «bere Axi». Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu. Bakarrizketa maistraki darabil Goiatz Labandibarrek Bekatua eleberrian. Tragikomedia honetan...
    Consultar disponibilidad

    15,00 €14,25 €

  • AZPIMARRAK -5%
    AZPIMARRAK
    BALDA SANJUAN, NEREA
    Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s’Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara. Estilo zuzena eta trinkoa darabil Baldak Azpimarrak eleberri ...
    Consultar disponibilidad

    18,00 €17,10 €